Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du exekutiboak "errespetatu" egiten duela Espainiako Auzitegi Gorenak Iñaki de Juana euskal presoaz astelehenean hartutako erabakia -hamabi urteko kartzela zigorra hirura jaitsi dio-, baina gaur Ministroen Kontseiluan ez dutela gaiaz hitz egin. "Tokatzen denean aztertuko dugu kasua, eta gauzak beti bezala egingo ditugu: legearen eta araudien arabera. Hori da Gobernuaren jarrera gai honetan".
Mariano Raxoi PPko presidenteak gaur berriro esan du bere alderdia De Juanaren aldeko balizko neurri berezien kontra egongo dela, "legeari eta Zuzenbide Estatuari trufa egitea izango delako". Gobernuak "egundoko akatsa" egingo luke neurriak hartuko balitu, Raxoiren iritziz, "De Juanak ez duelako barkamenik eskatu eta ez zaiolako egin duena damutu".
Gaur ere Euskal Herrian presoen aldeko bilkurak egingo dira eta De Juana gogoan izango dute. Presoak bigarren gose grebaren 102. eguna du gaurkoa.
Euskal presoak
Espainiako Gobernuak "tokatzen denean" aztertuko du De Juanaren kasua
Fernandez de la Vegak esan du "errespetatu" egiten dutela Auzitegi Gorenaren erabakia, eta "legearen eta araudien arabera" egingo dituztela gauzak. Presoak bigarren gose grebaren 102. eguna du gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu