Espainiako Gobernuaren ordezkariaren dimisioa eskatu du AAMk

Azken operazioan atxilotutako zortzi herritarren egoerari buruz «gezurra» esatea leporatu dio Elma Saizi

Erredakzioa
Iruñea
2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Elma Saiz Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren dimisioa eskatu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Azken polizia operazioan atxilotutako sei gazte eta bi abokatuen egoeraren inguruan «gezurra» esatea eta atxilotuen segurtasuna bermatzeko neurririk hartu ez izana leporatu dio Saizi.

Joan den asteko ostegunean –atxilotuak polizien eskuetan inkomunikatuta zeuden oraindik–EA, Aralar eta ezker abertzalearen ordezkaritza bat Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin bildu zen Iruñean. AAMk azaldu duenez, atxilotuak «ondo» zeudela adierazi zien. «Baina errealitateak beste gauza bat esan digu: beren autoinkulpazioak lortzeko torturatuak izaten ari zirela. Beraz, edo alderdiei gezurra esan zien, edo polizien gezurrak sinistu eta gizarteari helarazi zizkion», azaldu du AAMk.

Era berean, «poliziak kontrolatzeko» neurririk hartu ez izana leporatu dio Saizi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.