Espainiako Poliziak kateak apurtu eta eraman ditu atxilo bi lagun, eta beste laurak identifikarazi eta joaten utzi ditu, ez kargurik gabe, ordea. Desordena publikoak egitea leporatu die atxilotuei, eta beste lauren kasuetan ere aztertzeko eskatuko dio Poliziak epaileari.
Sevilla II espetxeko euskal presoek 26. eguna dute gaur gose greban, eta ez dute kartzelako zuzendaritzaren berririk. Lehenago ere salatu dute han duten egoera: bakartze ziegetan izaten dituzte beti; ez dute jardueretan parte hartzeko aukerarik; gorputz osoa ukitzen diete miaketetan, eta aurrez aurreko bisitetatik bueltan, guztiz biluztera behartzen dituzte.
Askotan miatu dituzte senideak ere, baita bisitak kristalaren atzean egin behar dituztenean ere. Oro har, aspalditik daude "tentsio egoera gogorrean", Etxerat-ek salatu duenez.