Hartsuagaren ustez, bisita bertan behera uzteko arrazoia Espainiako hauteskunde kanpaina izan da, "baina ez Espainiako Gobernuak esan duen bezala Batzordearekin bildu behar ziren agintariek tarterik izango ez dutelako, baizik eta, Europako Kontseiluko adituen aurrean Espainiako Gobernua agerian geldituko delako, Eurokarta berrestean hartu zituen konpromisoak betetzen ari ez delako".
Behatokiko zuzendariak azaldu du Eurokartaren betetze maila aztertzen duen txostena aurkeztu duela Europako Kontseiluan, euskararen gizarte erakundeen ekarpenekin. Halaber, hizkuntz normalizazioarekiko eta hizkuntz eskubideekiko Espainiak daraman "politika desegokia" azaltzen da txostenean. Behatokiak hurrengo egunetan aurkeztuko du txostena.
Hizkuntza eskubideak
Espainiako Gobernuaren "presioa" dela medio, Europako Kontseiluko adituak ez direla etorriko salatu du Behatokiak
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Juan Inazio Hartsuagak adierazi duenez, otsailaren bigarren hamabostaldian Europako Kontseiluko adituak etortzekoak ziren, Espainiako Gobernuak Eurokartaren betetze maila aztertzeko. Hala ere, bisita hori bertan behera gelditu dela esan du, eta "horren arrazoia Espainiako hauteskunde kanpaina izan da, baina ez tarterik ez dutelako, baizik eta Eurokarta berrestean hartu zituen konpromisoak betetzen ari ez delako", esan du Hartsuagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu