Goreneko epaile Perfecto Andresek Otegi zigortzearen kontrako botoa eman du, baina gainerako guztiek baiezkoaren aldeko botoa eman dute, beraz, Otegiri urtebeteko espetxe zigorra jarri diote.
Gorenenera iritsi baino lehen, EAEko Auzitegi Nagusiak epaitu zuen Otegi adierazpen horiek tarteko, eta absolbitu egin zuen aipamen hori adierazpen askatasunaren praktikaren barruan sartzen zela iritzita.
2003ko otsailaren 26an, Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioan atxilotutakoen tortura salaketak puri-purian zeudela, Juan Carlos I.a "torturatzaileen burua" zela esan zuen Otegik, Espainiako erregea Euskal Herrian bisitan zela-eta. Juan Carlos I.a "Espainiako Armadaren buruzagi nagusia, hau da, torturatzaileen arduraduna" zela esan zuen, zehazki, Batasuneko bozeramaileak.
Adierazpen horiek tarteko, EAEko Auzitegi Nagusian epaitu zuten lehendabizi Otegi, irain delitua egotzita. Absolbitu egin zuten ordea, adierazpen horiek "laidogarriak, bidegabeak eta errealitatetik kanpokoak" zirela iritzi arren, adierazpen askatasunaren praktikaren baitakoak zirela erabaki baitzuten.
Helegiteen ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenera heldu zen kasua, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia atzera bota eta Otegi zigortzea ebatzi du Gorenak. "EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzitakoaren kontra Erregearen aurkako irain delitua egin zuen Otegik, eta, beraz, urtebeteko espetxera zigortu dugu", agertu du.
Otegiri zigorraren berri eman aurretik, Espaniako hainbat komunikabidek zabaldu dute Gorenaren erabakia.
Politika
Espainiako Gorenak urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Otegiri Juan Carlos I.a "iraintzeagatik"
Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari, Juan Carlos I.a Espainiako erregea "torturatzaileen burua" zela esan zuelako. Auzitegiaren iritzian irain delitua egin zuen Otegik, eta, ondorioz, urtebeteko espetxea dagokio. 2003ko otsailaren 26an, =i Euskaldunon Egunkaria=i-ren aurkako operazioan atxilotutakoen tortura salaketak puri-purian zeudela, Juan Carlos I.a "torturatzaileen burua" zela esan zuen Otegik, Espainiako erregea Euskal Herrian bisitan zela-eta. Otegi ez da espetxera joango, nolanahi ere, defentsak helegitea jarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu