Espainiako Gobernuak aurkeztutako Hondakinen eta Lur Kutsatuen Legearen proiektuak parlamentuko lehenengo tramitea gainditu du. PPk alde batetik eta ERC-IU-ICVk bestetik, osoko zuzenketak aurkeztu dizkiote Ingurumen Ministerioaren lege proiektuari, baina atzoko saioan atzera bota zituzten PSOE, EAJ, CiU, CC eta UPDren botoekin. BNG eta NaBai abstenitu egin ziren.
Ingurumen Ministerioaren lege proiektuak Europako Batasunean ezarritako zuzentarauari jarraitzen dio, eta, besteak beste, 2018rako plastikozko poltsak desagerraraztea proposatzen du. Proiektua azkeneko urtean egin zaizkion 1.500 alegazioen ondorioa dela adierazi du Rosa Aguilar ministroak.
Espainiako hondakinen legeak parlamentuko lehen tramitea gainditu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu