POLITIKA

Espainiako indar armatuak EAEtik joateko eskatuko du Jaurlaritzak

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu duenez, ETAren jardun armatuaren amaiera "abagune egokia" da indar armatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik joateko.

2013ko otsailaren 4a
19:24
Entzun

Eusko Jaurlaritzak "irmotasunez" eskatuko dio Espainiako Gobernuari indar armatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik ateraraz ditzan. Hala jakinarazi du gaur Beltran de Herediak, Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldi batean. Berak zuzentzen duen sailaren ildo nagusiak azaltzeko egin du agerraldia.

Herrizaingo Saila zenari izena aldatu eta Segurtasun Saila deitzeak erakusten ditu, Beltran de Herediaren ustez, "politika publikoen helburua eta segurtasun zerbitzuen ikuspegi berri bat". ETAren jarduera armatuaren amaierarekin lotu du sailburuak izen aldaketa.

Adierazi du Ertzaintzak "sorrerako espirituarekin" jardun behar duela eta "jatorrian" zuen "herritarrekiko gertutasuna" berreskuratu behar duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.