Energia

Espainiako Kongresua, ‘fracking’-a debekatzearen alde

Haustura hidraulikoaren erabilera debekatzeko neurriak har ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari, legez besteko proposamen bidez.

Jon Rejado.
2016ko martxoaren 29a
07:13
Entzun

Argi hitz egin du Espainiako Kongresuak haustura hidraulikoaren aurka. Gasa erauzteko teknika hori debekatzeko araudi aldaketa abiarazteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, betiere erkidegoen eskumenak errespetatuz.

Halaber, zundaketa lanak hasi ez dituzten baimen guztiak behin-behinean eteteko galdegin dio jarduneko gobernuari, legegintzaldi batez. Azkenik, 8/2015 Legetik fracking-a sustatzeko artikuluak bertan behera uzteko eskatu du.

ERCk abiarazi du gaiari buruzko eztabaida, legez besteko proposamen bidez; hau da, gaur hartutako erabakia ez da bete beharrekoa. Jatorrizko testuari zenbait zuzenketa egin ondoren Energia Batzordeko gehiengoak fracking-a debekatzearen alde bozkatu du: PSOE, Podemos, ERC, CiU eta EAJ.

Ciudadanos abstenitu egin da, eta PPk zein talde mistoko ordezkariak aurka bozkatu dute. Talde mistoak ordezkari bakarra du Energia Batzordean: Foro Asturiasekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.