Miguel Sanz UPNko buruzagi eta UPNko presidenteak bere alderdiak Espainiako Kongresuan talde parlamentario berezia izatea nahi du, eta hala eskatu dio Mariano Raxoi PPko presidenteari. Izan ere, egun UPNko diputatuak PPko talde parlamentarioko kide dira. Arrazoi zehatza eman du Sanzek eskari hori egiteko: Nafarroa Bairi Kongresuan "nafarren ahots bakarra" izatea eragoztea.
Diario de Navarra egunkarian egin dioten elkarrizketan agertu du asmoa Sanzek. Miguel Arias Cañete PPko Ekonomia idazkariak eman dio jendaurreko erantzuna, eta UPNrekin negoziatzeko prest daudela adierazi du. Arias Cañetek erantsi du ziur dagoela elkar ulertzera iritsiko direla.
Nolanahi ere, Espainiako Kongresuko araudia kontuan izanda zaila ematen du UPNk talde propioa izatea, bereizi eta taldea eratzeko gutxienez bost diputatu behar baitira.
Politika
Espainiako Kongresuan talde propioa izatea eskatu dio UPNk PPri, NaBai ez dadin izan nafarren ahots bakarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu