Ibarretxeren Plana

Espainiako Konstituzioa eta Estatutua direla "oinarrizko arauak" esan dute Iberdrolako buruek

Iberdrolako buruek enpresaren urtarriletik irailera bitarteko emaitzen balantzea aurkeztu dute gaur Madrilen, baina horrez gain, Ibarretxeren Plana izan dute hizpide. Ildo horretatik, Iberdrola "euskal sustraiak" dituen enpresa dela adierazi du Ignacio Sanchez Galan lehendakariorde eta kontseilari ordezkariak, baina "sorrera beretik Espainia guztian presentzia" duela azpimarratu du. Hori dela eta, Iberdrolarentzat Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua direla "oinarrizko arauak" nabarmendu du.

2003ko urriaren 30a
15:16
Entzun
"Iberdrolak Espainiako Konstituzioaren eta Estatutuaren markoa errespetatzen eta aintzat hartzen ditu gurejarduerarako oinarrizko arau gisa", adierazi du Sanchez Galanek kazetariek Ibarretxeren Planari buruz galdetu diotenean. Ibarretxeren Plana aurrera ateraz gero, Iberdrolak Euskal Herria utziko lukeen ere galdetu diote, baina ihes egin dio erantzun zehatz bat emateari: beren enpresak egoitza operatiboak Bilbon, Madrilen eta Valentzian dituela baino ez du esan.

Juan Carlos Rodriguez Ibarra Extremadurako presidente sozialistak Konstituzioaren eta Estatutuaren aldeko jarrera argia hartzeko eskatu zien atzo euskal enpresei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.