LAB: "Gaur, abenduak 6, lan egutegi propioa aldarrikatzeko eguna dugu Euskal Herrian. Espainiako Estatua nazio bailitzan aurkezteko baliatzen dute urteko lan egutegia, asimilazioaren bidean sakontzeko, espainiar 'batasuna' bermatu nahian. Euskal Herriak independentzia inoiz baino premiazkoagoa du".
Ezker abertzalea: "Espainiako Konstituzioaren eguna, herri honen aitortza eta erabakitzeko ahalmenaren aurkako ospakizuna da. Ezker abertzalearentzat ez dago inongo arrazoirik egun hau ospatzeko. Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izan dadin galarazi nahi dute".
EA: "Espainiako Konstituzioak subiranismoa legeditik kanpo uzten du eta independentismoaren kontra erabiltzen dute. Euskal Herrian ez du zilegitasunik, euskal herritarrek ez baitzuen haren alde bozkatu".
Larraitz Ugarte (Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea): "Espainiako Konstituzioaren eguna ez da euskal herritarrek ospatzeko eguna".