"Aralarren batzarra erabaki du hurrengo hauteskundeetan Zutik-egaz koalizio bat egitea, eta gure proposamena izango da koalizio hori zabala izan dadila, eta zabaltasun horrek beste eragile batzuk hartzeko aukera ematea, beti ere, proposamena ezkerreko eragileei luzatuaz", halaxe laburtu du Mikel Basabe Aralarreko bozeramaileak batzarraren erabakia.
Bilera luzea izan da, eta, aurretik, beste erabaki bat hartu dute: EArekin koaliziorik ez egitea. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak azaldu duenez, ez dute alderdi horrekin adostasunik lortu. "Guk bere garaian, orain dela 25-30 bat egun egin genion EAri lau puntuko proposamen bat, eta hartan mantendu gara. Ez zuten huran onartu, eta beste kontraproposamen bat egin ziguten. Gaur, gure batzarrean, erabaki dugu ez onartzea", agertu du Zabaletak.
Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak, berriz, "penaz" hartu du Aralarren erabakia, uste baitu une egokia dela "autodeterminazio eskubidea" defendituko duen "bloke politikoa" sortzeko.
Politika
Espainiako martxoko hauteskundeetarako Zutik-ekin koalizioa osatzea erabaki du Aralarrek
Espainiako hauteskunde orokorretara Zutik-ekin batera, koalizioan, aurkeztea ebatzi du Aralarrek. Araian (Araba) egin duten batzarrean hartu dute erabaki hori Aralarreko kideek. Nolanahi ere, "koalizio zabala" eratu nahi dutela azpimarratu dute, eta, ondorioz, "beste eragile batzuk hartzeko aukera" irekita utzi dute. Nolanahi ere, batzar berean, EArekin koalizioarik ez egitea erabaki du Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu