Espainiako Polizia Iparraldean «inpunitatez» ari dela salatu dute

Poliziaren presioak salatzearekin batera Molina abokatuari elkartasun osoa helarazi dio Batasunak

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak Yolanda Molina abokatuari egindako presioa eta kolaborazio eskaintza salatu ditu Batasunak. Ipar Euskal Herrian Espainiako Poliziak nahi duena eta inpunitate osoz egiten duela esan du alderdi abertzaleak.

Espainiako segurtasun indarretako kide gisa aurkeztu zitzaion gizon batek kolaboratzeko eskatu zion euskal presoak defenditzen dituen abokatuari, gauez eta aparkaleku batean, lekukorik gabe.

Molinak pairatu duen gertakari horrek aurrekari anitz dituela gogorarazi du Batasunak, Juan Mari Mujikaren bahiketa aipatuz. Oso larriak direla salatu du Batasunak, Espainiako poliziek «darabilten inpunitatea» erakusten dutelako. Zeinek ematen dion inpunitate hori galdetzen du Batasunak. «Jon Anzaren bahiketa eta hilketaren inguruan estatu frantsesak ukan duen jokabidea ikusirik, zalantza gutxi dugu, are gehiago Aurore Martinen aurkako euroagindua onartu ondoren. Ezker abertzaleak prozesu politiko eta demokratiko baten aldeko parioa egin duen unean gertatu dela azpimarratu du.

Kayanakisi domina

Azaroaren 11ko ospakizunen karietara, Frantziak merezimenduaren domina eman dio Anne Kayanakis Baionako prokuradoreari. Egindako lanaren omenez ematen du Frantziak domina hori. Jon Anzaren desagertzea eta heriotzaren inkesta zuzendu zuen prokuradorea da Kayanakis. Askatasunak eta Frantziako Giza Eskubideen Ligak haren jarduna ikertzeko eskatu zion Michelle Alliot Marie Frantziako Justizia ministro ohiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.