Gaurtik aurrera Joan Mesquida izango da Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren burua, agintari bakarra edukiko dute. Orain arte Poliziaren zuzendari nagusia izan den Victor Garcia Hidalgok, berriz, kargua utziko du. Iturri polizialek jakinarazi dutenez, Garcia Hidalgok Alfredo Perez Rubalcaba
barne ministroari bere kargua ordezkatzeko eskaera egin zion apirilean. Barne ministroari adierazi zionez, Poliziaren zuzendaritza utzi eta ardura politikoak hartu nahi ditu berriz, PSEra itzuliz. Eusko Legebiltzarreko parlamentari sozialista izandakoa da Garcia Hidalgo.
2004ko hauteskunde kanpainan agindutakoa beteko dute sozialistek erabaki honekin.
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak zuzendari bakarra edukiko dute
Espainiako Ministroen Kontseiluak Polizia eta Guardia Zibilaren zuzendaritzak bat egitea onartuko du gaur. Joan Mesquidak hartuko du bien agintea, orain arte Guardia Zibilaren zuzendari nagusia izan denak. PSOEren gobernuak hauteskunde kanpainan eman zuen bat egiteko asmoaren berri eta gaur onartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu