Beste bi lagun ere Poliziaren galdeketak erantzuten ari direla jakinarazi du Acebesek; espainiarrak baina sortzez Indiakoak direla zehaztu du.
Atxilotuek ekintzaile islamiarrekin zerikusirik duten galdetu diotenean, oraindik guztiz zehaztu gabe dagoela erantzun du, baina esan du atxilotuetako batzuk Marokoko muturreko mugimenduekin harremana izan dezaketela.
Nolanahi ere, ikerketa lerro guztiak —hots, egiletza ETAri leporatzen diona barne— oraindik zabalik daudela azpimarratu du Espainiako Barne ministroak, baina zeharka bada ere, atxiloketak ekarri dituen hori —hau da, ekintzaile islamiarren ingurukoa— "oso emaitza onak" ematen ari dela onartu du Acebesek, eta lerro nagusia dela.
Informazio horiek guztiak zuhurtziaz hartzeko eskatu du, operazio guztia Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek gidatzen duela nabarmendu du, eta segurtasun indarren zein Espainiako Gobernuaren lana goratu du "60 orduren buruan" atxiloketak daudelako.
M-11, sarraskia Madrilen / Atxiloketak
Espainiako Poliziak Marokoko hiru herritar eta Indiako beste bi atxilotu ditu Madrilgo atentatuekin lotuta
Angel Acebes Espaniako Barne ministroak agertu duenez, Espainiako Poliziak Marokoko hiru herritar eta Indiako bi atxilotu ditu Madrilen martxoaren 11ko sarraskiarekin lotuta. Acebesen arabera, lehertu gabe geratzen zen poltsan lehergailua aktibatzeko zegoen sakeleko telefonoaren salmentagatik eta txartela faltsutzeagatik atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu