Politika

Espainiako Poliziak Pasaian hildako KAAko lau kideei omenaldia egin diete

Rafael Delas Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru Kurro (Azpeitia, 1963) hil zituzten 1984ko martxoaren 22ko gauean Pasai Donibaneko segadan.

2014ko martxoaren 22a
14:29
Entzun

Espainiako Poliziak hildako Komando Autonomo Antikapitalistako lau kideak omendu zituzten larunbatean Pasai Donibanen (Gipuzkoa), hil zituzten lekuan. Lore eskaintza ere egin zieten, erail zituztela 30 urte bete ziren egunean.

Rafael Delas Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru Kurro (Azpeitia, 1963) hil zituzten 1984ko martxoaren 22ko gauean Pasai Donibaneko segadan. Lauren gorputzek 113 bala jaso zituzten guztira. Beste kide bat zegoen haiekin, Joseba Merino donostiarra; atxilotu egin zuten, eta hamazazpi urte egin zituen espetxean.

Arratsaldean beste omenaldi bat izan zen, Azpeitian, Frontoi Txikian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.