ATXILOKETA

Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Iruñean, "terrorismoa goratzea" egotzita

Txupinazoaren egunean alde zaharrean pintaketak egitea eta hainbat kartel jartzea leporatuta atzeman dute.

2013ko uztailaren 26a
14:15
Entzun

Pertsona bat atxilotu du Espainiako Poliziak Iruñean, "terrorismoa goratu" duelakoan. Uztailaren 6an hasi zuten ikerketa, sanferminetako txupinazoaren egunean; hainbat pertsona Iruñeko alde zaharrean pintaketak egiten eta hainbat kartel jartzen aritu zirela adierazi du Poliziak ohar batean.

Ikertzen jarraitzen duela eta, parte hartu zutelakoan, pertsona gehiago identifikatzeko lanetan ari dela jakinarazi du Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.