Atxiloketak

Espainiako Poliziak zortzi gazte atxilotu ditu Hernanin eta Urnietan, kale erasoak egitea egotzita

Asier Olano Zabaleta, Txaber Zabaleta Galdeano, Aitzol Arrieta Erauskin, Egoitz Balerdi Ugalde, Jon Ezeiza Jauregi, Eki Oñate Arrospide, Mikel Gartzia Otamendi eta Iñigo Arzelai Duran dira atxilotuak. Baltasar Garzon epaileak agindu du operazioa, eta Segirekin ere lotu ditu. Zortzi etxebizitza, 'herriko taberna', gaztetxea eta bi lokal miatu ditu Poliziak.

2009ko martxoaren 31
18:42
Entzun
Espainiako Poliziak zortzi gazte atxilotu ditu bart Hernanin eta Urnietan (Gipuzkoa), kale erasoekin eta Segi gazte erakundearekin zerikusia dutelakoan -Espainiako Justiziak legez kanpo joa du Segi-. Asier Olano Zabaleta, Txaber Zabaleta Galdeano, Aitzol Arrieta Erauskin, Egoitz Balerdi Ugalde, Eki Oñate Arrospide, Mikel Gartzia Otamendi eta Iñigo Arzelai Duran Hernanin atzeman dituzte eta Jon Ezeiza Jauregi Urnietan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.

Haien etxebizitzak miatu ditu Poliziak, baita Hernaniko Garin herriko taberna, Kontrakantxa gaztetxea, Aker taberna, Karbonera gune okupatua eta Plaza Berrin dagoen egoitza bat ere. Materiala eraman dute.

Atxilotuak Donostiako polizia etxera eraman dituzte, berri agentziek diotenez, eta han dauzkate oraindik. 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Hernaniko Gudarien enparantzan atxiloketak gaitzesteko.

Goizeko hiruretatik behintzat Hernanin zeuden poliziak, dozenaka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.