Politika

Espainiako Senatuko presidenteak dio Arnaldo Otegik ez duela sinesgarritasunik

Ezker abertzaleko kideak "Euskal Herrian, negoziazioaren eta akordioaren bidez, proiektu politiko guztiak gauzagarriak izatea ahalbidetuko duen prozesu demokratikoa martxan jarri" beharraz hitz egin du aste honetan.

2009ko martxoaren 20a
12:35
Entzun
Arnaldo Otegik ezker abertzalearen izenean iragan astelehenean iragarri zuenez, "herri honetarako estatua eratu nahi duten indarrekin analisi politikoak kontrastatzeko dinamika hasiko du ezker abertzaleak datozen asteetan", baina Javier Rojo Espainiako Senatuko presidente eta PSE-EEko kideak esan du Otegik ez duela sinesgarritasunik beste bake prozesu bati buruz hitz egiten duenean, "proposatu izan duena garatzen ez diotelako utzi".

Ezker abertzaleak "estrategia eraginkorra" eraiki beharra daukala esan zuen Otegik, eta horrek "Euskal Herrian sinesten duten indarren batuketa -oinarrian langileak hartuko dituena- eta elkarlanean aritzea" eskatzen du bere iritziz, "Euskal Herrian, negoziazioaren eta akordioaren bidez, proiektu politiko guziak gauzagarriak izatea ahalbidetuko duen prozesu demokratikoa martxan jartzeko".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Rojok esan du Otegiren ibilbidea "erabateko porrota" izan dela "bere jardunaren emaitzei dagokionez".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta PSE-EEk PPrekin adostasunetara iristeko duen zilegitasuna azpimarratu du Rojok. "Herritarrek oso ondo ulertu dute sozialisten proposamena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.