Galiziako tren istripua

Espainiako Sustapen Ministerioa trenen abiadurak aztertzen ari da

Ana Pastor Sustapen ministroak esan du Santiagoko istripuaren ostean tren sareko sistemak eta protokoloak gainbegiratzen ari direla. Renfeko langileei hautaproba gogorragoak egingo dizkiete hemendik aurrera.

urtzi urkizu
2013ko abuztuaren 9a
14:11
Entzun

Madrilgo Kongresuko Sustapen batzordean agerraldia egin du Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak. "Trenbide sare guztiaren abiadurak aztertzen ari gara, segurtasuna hobetzea ekar dezakeen erabakiak hartzeko asmoz", esan du Pastorrek. Santiagoko istripuaren ostean, tren sareko sistemak eta protokoloak gainbegiratzen ari direla gaineratu du. Asfa digital sistema gehiago garatuko dutela iragarri du ministroak.

Uztailaren 24an Galizian gertatu zen istripuaren haria, bestalde, Pastorrek iradoki du bidean 2011ko apirilean egin zen aldaketak eragina izan zuela segurtasunean. "Aurreneko proiektuan zabalera mota bat zegoen aurreikusia. Ondoren, ohiko zabalera jarri zuten. Eta erabaki horrek eragina izan zuen seinaleak jartzerakoan". 

Bestalde, Renfeko langileak kontratatzerako orduan probak gogortu egingo dituzte. "Langileen baldintza psikiko eta fisikoen protokoloa berrikusiko da", esan du Pastorrek. Era berean, beharginen lanaren grabazioak hobetzeko asmoa du ministerioak. Kutxa beltzen kontrol gehiago ere izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.