'Euskal Y'-proiektua

Espainiako Sustapen Ministerioak dio 'Euskal Y' proiektuaren lanak 2006an hasiko direla

Espainiako Sustapen ministro Magdalena Alvarezek esan du, 'Euskal Y' egitasmoaren lanak 2006an hasiko direla. Aurrena egingo duten zatia, Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen bidea izango dela jakinarazi du. Gainera, EAEko hauteskundeak egin ostean, Espainiako Gobernuak Jaurlaritza berriarekin negoziaketak abiatuko dituela dio, Gipuzkoako zatiaren inguruan. EAEko Garraio sailburu Alvaro Amannek ontzat hartu du Alvarezen negoziaketa proposamena, baina, abisu eman duenez, lanak atzeratzeko Espainiako Gobernuaren "konplizea" ez da izango Jaurlaritza.

2005eko martxoaren 29a
16:59
Entzun
Espainiako Sustapen ministro Magdalena Alvarezek gaur goizean iragarri duenez, 'Euskal Y' egitasmoaren lanak 2006an hasiko dira, Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen zatiarekin.

Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin negoziaketak abiatzeko asmoa dutela jakinarazi du, Gipuzkoako zatiaren inguruan. Negoziaketa horiek EAEko hateskundeen ostean izango direla gaineratu du, eta akordioa lortuko dutenaz ziur agertu da.

Alvarezek abisu eman du, beraiek aurreko Espainiako Gobernuaren (PP) filosofia desberdinaren landuko duela gai hau.

Jaurlaritzako Garraio saliburu Alvaro Amannek berehala erantzun dio Alvarezi, eta negoziaketa eskaintza ondo hartu badu ere, 'Euskal Y' egitasmoaren lanak atzeratzeko Espainiako Gobernuaren konplize ez direla izango esan dio. Ammanen iritzian, Espainiako Garraio eta Infraestruktura Plan Estrategikoa betez gero, 2020ra arte atzeratuko lirateke. Horregatik, plan horren kontra "kexu" ofiziala bidaliko dio Jaurlaritzak, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori.

Lanak 2006an hastea ondo iruditu zaio Amanni, baina, noiz amaituko diren inork ez duela esan azpimarratu du. "Kezkatuta" dago, bere aburuz, plan hori onartzen bada, EAEn ondorio "txarrak" eta "atzeraezinak" izango direlako. Amannek dionez, planak "Euskadi baztertzen du, eta gure lurraldearen balio galtzea dakar". Proiektuak "ikuspegi estrategikoa eta Estatu zentzua falta du", Amannen ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.