Radio Euskadin gaur goizean egin dioten elkarrizketan Jaurlaritzaren erabakia "pozez" ikusten duela esan du Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Jose Joan Gonzalez Txabarrik. "Pozez ikusten dugu Eusko Jaurlaritzak ordularia inbertsio estrategikoetan orduan jarri duela".
Bestalde, Espainiako Sustapen Ministerioak "inbertsio estrategikoetan iparra galdu" duela iritzi dio, eta hori, "ikaraz" ikusten dutela. "Espainiako Sustapen Ministerioak iparra galdu du inbertsio estrategikoetan, beste aldera begiratzen du, eta sei hilabete kostatu zaio Pasaiako badiaren proiekturako ordezkari bar izendatzea".
, "datuek bakoitza bere lekuan" jartzen dutela dio, eta Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero "Gipuzkoak jokoz kanpo" dagoela iritzi dio.
Azpiegiturak
Espainiako Sustapen Ministerioak "inbertsio estrategikoetan iparra galdu" duela dio Txabarrik
Gipuzkoako Ahaldu Nagusi Jose Joan Gonzalez Txabarri gustura azaldu da Jaurlaritzako 'Euskal Y' proiektua abiatzeko hartutako erabakiarekin, eta gai horretan Espainiako Gobernuak duen "jarrera itxia" salatu du. Radio Euskadin azaldu duenez, Espainiako Gobernuak interes gutxi azaltzen du Gipuzkoarentzat "garrantzitsuak" diren obrak laguntzeko. Espainiako Sustapen Ministerioak "inbertsio estrategikoetan iparra galdu" duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu