Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Espainian «aldaketa» bultzatzeko, hiru diputatu lortu nahi ditu UPN-PPk

«Euskadi ekonomikoki erakargarri» egitea eta langabeziari aurre egitea izango dira EAEko PPren lehentasunak

Erredakzioa
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
UPN-PP koalizioak helburu argi batekin aurkeztuko da hilaren 20ko hauteskundeetara: Kongresuan hirugarren diputatua lortzea, Espainian «aldaketarako» gobernua bultzatzeko Nafarroatik.«Espainian martxan den aldaketaren motorraizan behar du Nafarroak, haren bidez enplegua eta ekonomiaren egoerak hobetu daitezen». UPNko Komunikazio arduradun Sergio Sayas eta PPNko idazkari nagusi Eloy Villanuevak hala adierazi dute, koalizioaren kanpainaren aurkezpen ekitaldian.

Espainiako hauteskundeetara elkarrekin aurkeztuko dira UPN eta PP berriro ere —2008an aurkeztu ziren koalizioan azkeneko aldiz—, eta hori «oso onuragarria» izango dabi alderdiontzat eta Nafarroako herritarrentzat, Sayasek azpimarratu duenez. Koalizioak «ilusioz» ekin dio hauteskunde kanpainari, eta hiru diputatu lortzen saiatuko da, NafarroakoForu Erkidegoa «behar bezala defenditzeko» Espainiako Gorteetan. Madrilera Nafarroaren ahotsa eramango dutela azaldu du: «Gorteetan Nafarroaren berezko nortasuna, bere historia, tradizioa eta eskubide propioak defendituko ditugu».

UPNrekin koalizioa osatu izanagatik pozik agertu da PPNko burua ere. Villanuevaren iritziz, lortutako itunarekin Nafarroan «gotorlekua» sortuko dute, bereiztutako erkidegoa ez dela pentsatzen dutenei aurre egiteko. Horrez gain, nabarmendu du Nafarroa ez dela «irla bat» Espainian, eta nafarrek «dena eman» behar dutela Madrilera «aldaketa» iritsi dadin.

Navarra habla (Nafarroak du hitza) leloa erabiliko du koalizioak kanpainan, PPk Espainia osoan erabiliko duen Bat egin aldaketarekin leloarekin batera. Guztira, 48 mitin eskainiko ditu koalizioak, eta 10.000 kartel baino gehiago jarriko ditu.

Basagoiti, Gasteizen

Bestalde, EAEko PPk Gasteizen eman dio hasiera hauteskunde kanpainari. Antonio Basagoiti alderdiko presidenteak adierazi du kanpaina abiatuta «aldaketaren aroa» hasi dela Espainian. «Ez da EAJren estremismoaren garaia, ezta PSOEk ekonomian duengaitasun ezarena ere. Lasaitasunez bizitzeko garaia da, fanatismoak lapurtutakoa euskal gizarteari itzultzekoa», gaineratu du.

Langabeziaren aurkako borroka eta«Euskadi ekonomikoki erakargarri» bilakatzea izango dira PPren «obsesio politikoak» hauteskundeak irabazten baditu, Basagoitik esan duenez. «ETAren mehatxua desagertuta eta Espainiangobernu fidagarria izanda, Euskadik marka guztiak hautsiko ditu». Basagoitik Alfonso Alonso eta Ramon Rabanera Kongresurako eta Senaturako Arabako hautagaiekin batera eskaini du lehen mitina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.