Espainiaren eta Regina Otaola PPko alkatearen aldeko pintaketak agertu dira gaur goizean Lizartzako (Gipuzkoa) hainbat eraikinetan. Bizilagunek salatu dutenez, eraikin partikularretan azaldu dira, eta Gora Espainia eta Regina andereak ETAko hiltzaileek baino gehiago balio du diote, besteak beste.
Iazko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Espainiako auzitegiek legez kanpo utzi zituzten ezker abertzaleko zerrendak Lizartzan. Ondorioz, PP izan zen hautagaitza aurkeztu zuen alderdi bakarra, eta Regina Otaola aukeratu zuten alkate 27 botorekin. Herrian tira-bira iturri izan da hautatze hori.
Politika
Espainiaren aldeko pintaketak egin dituzte Lizartzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu