Joseba Permach Batasuneko mahaikideak, Pedro Albite AuBko kideak, Arantxa Arruti Burgosko prozesuan auzipetuak, Anjel Alcalde HBko diputatu eta preso ohiak eta Josu Ormaetxea Gasteizko Martxoaren 3ko gertakarietan zauritu eta preso egondakoak aurkeztu dute ekimena, eta bostek, Espainiaren jardunak "kaltetutako" pertsona gisa aurkeztu dute beren burua. Permachek bera kide den alderdia ilegalizatua izan delako; Albitek, beren hauteskunde plataformari bozetan parte hartzea eragotzi ziotelako; Arrutik, Francoren garaiko errepresioa jasan zuelako; Alcaldek, ihesa eta espetxea bizi izateaz gain heriotz mehatxuak jasan izan zituelako, eta Josu Ormaetxeak, Espainiako Poliziak 1975eko gertakarietan zauritu zuelako, eta, gainera, Espainiako espetxeetan egon delako.
Dena den, eurenak adibide batzuk baino ez direla adierazi dute, eta, oro har, Espainiak 25 urte daramatzala "Euskal Herriaren eskubideak urratzen". Besteak beste, Espainiako Estatuak Euskal Herriari autodeterminazio eskubidea edo adierazpen askatasuna ukatzen dizkiola salatu dute, eta iazko euskalgintzaren kontrako erasoak zein errepideetan hildako presoen senideak jarri dituzte horren guztiaren adibide.
Horren guztiaren berri NBEk jaso dezan nahi du ezker abertzaleak, eta, horregatik, salaketa bilketa kanpaina jarriko dute martxan. Helburua, salaketa horien 25.000 izenpetzaile biltzea da. Bihar hasiko dira sinadurak jasotzen, Bilbon presoen sakabanaketaren kontra egingo den manifestaldian. Hortik aurrera, herriz herri jarraituko dute salaketak biltzen.
Euskal Herriko gatazka
Espainiaren aurkako 25.000 salaketa bildu nahi dituzte Nazio Batuetan aurkezteko
Espainiak Euskal Herriaren eskubideak urratzen 25 urte daramatzala iritzita, salaketa bilketa jarri du abian ezker abertzaleak. 25.000 salaketa batu nahi dituzte, gero NBE Nazio Batuen Erakundeari aurkezteko. Maiatza baino lehen igorri nahi dituzte salaketa horiek Nazio Batuetatara, Euskal Herrian berriki izan den Theo Van Boven NBEko torturen arloko kontalariak orduan hartuko baitu Espainiako Gobernuaren ordezkaritza bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu