Politika

Espainiaren esku utzi ditu Frantziak ETArekin lotutako armak eta dokumentazioa

Otsailaren 5ean eta 6an eraman zituzten guztiak Paristik Madrilera.

Hollande eta Rajoyk adostu zuten ETArekin lotutako dokumentazioa Madrilera eramatea. BALLESTEROS, EFE
2018ko otsailaren 9a
16:17
Entzun

Espainiako gobernuburu Mariano Rajoyk eta orduan Frantziako estatuburua zen François Hollanderen arteko akordioaren ondotik etorri da lekualdatzea. Hilaren hasieran eraman zituzten ETAri kendutako dokumentazio eta armak Paristik Madrilera, Guardia Zibilak eta Frantziako Gendarmeriak babestutako kamioietan.

Orotara, Frantziako justiziak azken hogei urteotan egindako 50 ikerketa inguri buruzko txostenak eta horiei lotutako frogak dira. Espainiako Barne Ministerioaren iritziz, ETAren atentatuak argitzeko balio dezake jasotako materialak: "Balio historiko handiko materiala da, egile edo laguntzaile izan zirenek ezarri nahi duten kontakizuna desegin dezakeena".

Dokumentazioaz gain, armak ere utzi ditu Frantziak Espainiako segurtasun indarren esku, besteak beste, pistolak, errebolberrak eta granada-jaurtigailuak. Espainiak adierazi duenez, Frantzian atxilotutako ETAko kideei kendutako materiala da guztia.

Ertzaintza, armak dentifikatzeko prest

Bere burua eskaini dio Ertzaintzak Espainiari, Frantziak haren esku utzi dituen ETAren armak identifikatzeko. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du Ertzaintza gertu dagoela ikertzeko arma horiek ETAren ekintzaren batean erabili diren ala ez. Horretarako, Ertzaintzak eskura duen informazioa eskaini du Beltran de Herediak. Ertzaintzari oraingoz egitekorik ez zaiola galdegin adierazi du sailburuak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.