Epaiketa politikoak

"Espainiaren jokabidea biluzarazteko", Europan zehar bira egingo dute auzipetuek

Urritik aurrera 'herriko tabernen auzian' zein Segiren aurkakoan epaituko dituzten akusatuek, epaiketa politikoei "irauli bat eman" eta "elkarbizitza eraikitzeko bidean aurrea hartzera" deitu dituzte herritarrak. Hartarako urrats gisa eskatu dute igandean Lekeition egingo den Libre Egunean parte hartzeko.

Auzipetuak, gaurko agerraldian. ARGAZKI PRESS
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko irailaren 27a
14:00
Entzun

10:30etan hasiko da etzi, Lekeition, epaiketa politikoen aurkako eguna. Bertara joanda, "konpromisora" jauzi egitera gonbidatu dituzte herritarrak antolatzaileek, eta 12:30etan egingo den "ekitaldi ikusgarrian" parte hartzeko eskatu diete bereziki. Orain arte dituzten datuetan oinarrituta, egun "arrakastatsua" aurreikusten dute auzipetuek. Herri bazkarirako txartelak, esaterako, agortu dira dagoeneko, eta aukera zabaltzen saiatzen ari dira.

Igandeko egunpasa amaitu bezain laster hainbat auzipetuk Europako leku esanguratsuenetarako bidea hartuko dutela ere iragarri dute. Astelehenetik aurrera Estrasburgon, Bruselan, Belfasteko Stormonten, Dublinen eta Edinburgon izango dira hainbat abokatu eta adituren laguntzarekin, haien egoeraren berri emanaz "Espainiaren jokabidea biluzarazteko". Hango alderdi, eragile eta instituzioetako ordezkariekin bilduko dira, astebeteko egonaldietan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.