Manglanoren eta Calderonen zigorrak ez ezik, delitu beragatik bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen Francisco Bujan CESIDeko agentearena ere bertan behera utzi du Auzitegi Gorenak.
Ondorioz, CESIDeko beste agente bat—Mario Cantero— bakarrik zigortu dute HBren egoitzan egindako entzunketengatik.
Nolanahi ere, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak ez du ahobatez hartu erabakia. Aitzitik, tribunaleko kide batek kontrako boto partikularra eman du.
HBren Gasteizko egoitzan legez kanpoko entzunketak egiten ari zirela 1998ko martxoaren 31n geratu zen agerian.
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak egindako zenbait birmoldaketa tarteko, CESID erakundearen izena CNI da gaur egun.
Politika
Espaniako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du CESIDeko arduradunei HBri egindako entzunketengatik jarritako zigorra
HBren Gasteizko egoitzan egin zituzten legez kanpoko entzunketak zirela medio, CESID Espainiako inteligentzia zerbitzuaren arduradun Emilio Manglanori zein Javier Calderoni ezarritako espetxe zigorrak bertan behera utzi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Areago, absolbitu egin ditu biak. Arabako Lurralde Auzitegiak hiruna urteko kartzela zigorra ezarri zien CESIDeko zuzendari ohiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu