Esparza eta Martin txalo artean hartu dituzte

2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Manifestaziorako orduak jo eta gutxira agertu ziren Euskaldunen plazan Aurore Martin eta Josu Esparza. Une hunkigarria izan zen. Prentsak berehala inguratu zituen, haien adierazpenak lortzeko. Martinek galderei ihardesten zien bitartean, Esparzak lagun eta familiaren besarkadak hartzen zituen etengabean. Biek dute Espainiaratzeko euroagindua, eta biek erabaki zuten buru egitea horri. Atzo arte Esparza gorderik zegoen, eta Martinek ez zuen bizi publikorik egiten. Biek manifestaziora joateko deia egin zuten, eta elkarrekin agertu ziren. Biak daude atxilotzeko mehatxupean. Ez zuten erran gorderik egoteko edo bizi publikoa egiteko asmorik duten, baina beren engaiamendua berretsi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.