Istripua

Espeleologo bat harrapatuta geratu da Larrako osin batean, Nafarroako Pirinioetan

Frantziako talde bateko kidea da gizona, 37 urtekoa, eta, 250 metroko sakoneran zegoela, harri bat erori zaio gainera.

2016ko abuztuaren 10a
14:38
Entzun

Gaueko 00:32 zirela jaso du abisua Guardia Zibilak. Frantziatik etorritako espeleologo talde batek deitu du larrialdi zerbitzuetara, esanez taldeko kideetako bati harri bat erori zaiola gainera, 250 metroko sakoneran zegoelarik. Erorikoaren ondorioz, espeleologoak kolpeak ditu bizkarrean, sabelean eta sorbalda-hezurrean. Taldearekin batera zihoan medikuak zehaztu duenez, ez du galdu konortea.

Bertan dira dagoeneko Huescako, Zaragozako (Espainia) eta Nafarroako Guardia Zibileko mendiko erreskate taldeetako kideak. Adituek ohartarazi dute zaila izango dela zauritua handik ateratzea, eta leherketa txikiak egin beharko dituztela salbamendu lanak hasi aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.