"33 urteren ondoren, Katalunia eta Euskal Herria ez daude Espainian hobeto integratuta, eta atzo garbi ikusi zen hori [Bartzelonako manifestazioan]", esan du Esperanza Aguirre (PP) Madrilgo erkidegoko presidenteak, eta autonomien estatua "birplanteatzeko" garaia dela adierazi du.
Ez du zehaztu, baina, zer aldatu beharko litzatekeen, bere eskumena ez dela iritzita. "Kongresuaren ahalmena da hori".
Aguirreren arabera, Espainiako Estatuan ezin dira "hamazazpi estatu txiki [erkidego] egon, ezin ditugulako ordaindu".