Errepideak

Esperotako ibilgailuen %61 hartzen ditu Supersurrek, ireki eta urtebetera

Egunean 14.000 ibilgailu hartzen ditu Bilbo hegoaldeko saihesbideak, baina 23.000 hartzeko prestatu zuten ireki zutenean, orain urtebete.

2012ko irailaren 13a
16:20
Entzun

Egunean 14.000 ibilgailuk hartzen dute Supersur, baina 23.000 hartzeko zabaldu zuten, duela urtebete, Bilbo hegoaldeko saihesbidea. Esperotako ibilgailuen %61 hartzen ditu, beraz, errepide berriak. Astelehenean egin zuen urtea errepide berriak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak gaur eman ditu errepideari buruzko datuak, balantzea eginez.

Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraio diputatuak Supersurren egindako inbertsioa defendatu du. 821 milioi euro erabili zituen diputazioak, obrak egiteko. A-8 autobidearen alternatiba gisa, Supersur beharrezkoa eta baliagarria dela adierazi du. Erantsi du espero baino zirkulazio txikiagoa izateak baduela arrazoi bat: krisi ekonomikoa.

Ibilgail astun eta gai arriskutsuak daramatzatenak Bilbo barrutik igarotzea saihesten laguntzen du Supersurrek, eta horrek herritarren segurtasuna hobetzen du, Garamendiren esanetan. Ukatu egin du, bestalde, Supersur irekitzeak Txorierriko korridorean ibilgailu gehiago ibiltzea eragin duenik.

PSE-EEk garraiolariekin tarifa bereziak adosteko proposatu dio Diputazioari, trafikoa suspertzeko asmoz. "Diputazioak ibilgailu kopurua nola jeisten den baino gehiago egin beharko luke", adierazi Iñaki Egaña sozialistak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.