Espetxe guztiak bakartu ditu Espainiako Barne Ministerioak, Kataluniakoak salbu

Presoek ezingo dute vis a vis-ik izan. Normalean baino dei gehiago egiteko aukera emango diete, galdutako bisiten ordainetan.

Zaballako espetxea asteazkenetik dago bakartuta, preso batek positibo eman ondoren. JON HERNAEZ / FOKU
2020ko martxoaren 12a
11:20
Entzun

Koronabirusa espetxeetara ere iritsi da, eta, horren eraginez, Espainiako Barne Ministerioak, Espetxeetako Erakundeen bitartez, estatuko kartzela  guztiak bakartzea erabaki du, Kataluniakoak salbu, haien kudeaketa Generalitatearen esku baitago. Arratsaldean hartu du neurria ministerioak. Eguerdira bitartean hamasei espetxe zituen bakartuta, koronabirusa zabal ez dadin: Zaballakoa (Araba), Madril ingurukoak, Logroñokoa, Burgosekoa eta Santoñakoa.

Neurriak euskal presoei ere zuzenean eragingo die, beraz. Hego Euskal Herriko espetxeetan lau euskal preso daude, eta estatuko besteetan, berreheun pasatxo. Presoek ezingo dute vis a vis-ik jaso; soilik lokutoriokoak, tartean beira bat dela. Abokatuak ere lokutorio bidez izango dituzte harremanak presoekin neurriak irauten duen bitartean.

Galdutako bisiten ordainetan, presoei baimena emango diete telefono dei gehiago egiteko astean. Normalean halako bi egin ahalko dituzte.

Preso batek atzo positibo eman ondoren bakartu zuten Zaballakoa, eta han dauden preso guztiei eragingo die neurriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.