euskal presoak

"Espetxe politika aldatzeko" herritarren mobilizazioa eskatu dute

Hainbat eragilek larunbatean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeko dei egin dute. Donostian izango da martxa.

2011ko irailaren 14a
14:01
Entzun

Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, AB, LAB edota Etxerat larunbatean Donostian izango dira euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioan (17:30, Antigua), eta "espetxe politika aldatzeko" herritarrei mobilizatzeko eskatu diete. Presoak Euskal Herrira ekartzeko, zigorrak ez luzatzeko eta gaixorik diren presoak askatzeko galdegin dute berriz ere.

Hori erdiesteko asmoz, elkarrekin aritzea ezinbestekotzat jo dute gaur, Donostian egin duten agerraldian. Haiek uste dute presoen aurkako "mendekua eta xantaia" albo batera utzi behar direla, "prozesu demokratikoarentzat traba" delako jarrera hori.

Egin Dezagun Bidea mugimenduak antolatu du larunbateko martxa, Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean.

Atxikimenduak

Eragile politikoak
Ezker abertzalea.
Aralar.
EA.
Alternatiba.
AB.

Sindikatuak
LAB.
Hiru.
EHNE.
ESK.
EILAS.

Gizarte eragileak
Bilgune Feminista.
Lokarri.
Euskal Herrian Euskaraz.
Ikasle Abertzaleak.
Bai Euskal Herriari.
Iratzarri.
Euskal Herriak Bere Eskola.
Gazte Abertzaleak.
Askapena.
Gazte Independentistak.
Ezker Abertzale Historikoa.
Etxerat.
Eleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.