Fresneserako martxa egin dute gaur Sortuk antolatuta, bakartzea eta salbuespen politikak salatzeko eta hango euskal presoak egiten ari diren protestekin bat egin asmoz. Goizean goiz abiatu dira autobusak Euskal Herritik eta Behobian aurkitu dituzte lehen kontrolak. Han, bidaiari guztiak identifikatu ditu Frantziako Poliziak.
Autobusak goiz erdian heldu dira Fresnesko espetxe atarira, eta han Paristik babesa ematera joandakoekin egin dute bat. Polizia zain zuten han ere.
Espetxe atarira hurbildu eta Polizia zain. "Euskal presoak etxera" oihuak etengabe #FresnesSOSpic.twitter.com/PJ9Hvxqrbl
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko maiatzak 28
Martxak, hala ere, arazorik gabe egin du aurrera eta manifestariek blokeatu egin dute espetxerako sarrera.
Fresnesko espetxe ataria blokeatuta oraintxe. "Presoak borrokan, gu ere bai" dio jendeak #FresnesSOSpic.twitter.com/4n50poPfVB
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko maiatzak 28
Martxako kideek eskukada gutun eman dizkiote espetxeko zuzendariari, bakartzea amaitzeko eskatuz. Barruan, berriz, euskal presoek gose greban jarraitzen dute.
Preso eta iheslarien aldeko banderola eta irrintziak Fresnesko barroteen artetik #FresnesSOSpic.twitter.com/bPKfJgtiZX
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko maiatzak 28
Maiatzaren 2an bakartu egin zuten Itziar Moreno euskal presoa Fresnesko espetxean, zigor gisa, eta, hori salatzeko, gose greba mugagabeari ekin zioten espetxe bereko gizonezkoen moduluan dauden Ugaitz Errazkinek, Saul Curtok, Xabier Goienetxeak, Oier Ibargurenek eta Enrique Lopezek. Moreno bera eta Ekhiñe Eizagirre ere gose grebari lotu zitzaizkion joan den astean, eta Iratxe Sorzabalek ere uko egingo die otordu batzuei. Ile de Reko, Osnyko eta Meauxeko espetxeetan, berriz, txandakako baraualdia egiten ari dira han dauden euskal presoak.