politika

Espetxe Politika "mendekua" egiteko erabili dela salatu Begoña Lasagabasterrek

Begoña Lasagabaster EAk Espainiako Kongresuan duen diputatuak, Espetxe Politika Jaurlaritzari transferitzea eskatu du gaur egindako prentsaurrekoan. Horretarako bihar Espainiako Gobernuari helaraziko dion eskakizun bat aurkeztu du. Espainiako Gobernuak Espetxe Politika "presoei eta senideei mendekua" egiteko erabiltzen duela salatu du EAko diputatuak.

2004ko irailaren 28a
16:40
Entzun
Nazioarteko hainbat erakundek eta Espainiako Konstituzioak presoek beren zigorra herritik ahalik eta hurbilen betetzea aitortzen badute ere, "Espainiak Itun Antiterrorista Espetxe Politika hori justifikatzeko eta mantentzeko" erabiltzen duela adierazi du.

"Euskal gatazka mantentzen laguntzen duen" Espetxe Politika horrek PPren eta PSOEren alderdiko interesei erantzuten diela adierazi du Lasagabasterrek, eta era berean, "politika arbitrarioa" egiten dutela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.