Espetxe politikaren zenbaki beltzak

2013ko otsailaren 5a
14:05
Entzun

Etxerat-en arabera, iazko abenduaren hasieran 607 herritar zeuden EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboan.

607 preso horiek 84 espetxetan banatuta daude. 445 Espainiako Estatuan dituzte, 134 Frantziakoan, lau Ingalaterran, eta bana Ipar Irlanda, Eskozia eta Portugalen.

Zazpi preso dauzkate Euskal Herrian, hiru espetxetan.

Batez beste, sakabanaketaren ondorioz astebururo 1.300 kilometro egiten dituzte senideek presoak bisitatzeko.

Bidaietan hilero 400 eta 1.300 euro artean xahutzen dituzte senideek, batez beste.

11 preso guztiz bakartuta dauzkate.

224 presok aske egoteko legezko baldintzak betetzen dituzte.

143k zigorraren bi heren edo hiru laurden beteta dauzkate.

87 presori ezarri izan diete Parot doktrina, Espainiako Auzitegi Gorenak 2006an neurriari oniritzia eman zionetik. Askorentzat legedian ezarritako gehienezko 30 urteak kartzelan igarotzea suposatzen du. Uztailean, Ines del Rio presoaren helegitearen kasuan doktrinaren aurka azaldu zen Europako Giza Eskubideen Auzitegia. 

Gaixotasun sendaezinak dituzten hamahiru preso daude.

Hamabi presok eraso fisikoak jasan zituzten espetxean 2012an.

Bost bikoteri kartzela berean egoteko eskubidea ukatu zieten.

Lau iheslari hil ziren iaz: Celestino Galan, Luxiano Eizagirre, Jose Mari Aldasoro eta Fernando Javier Blanco.

Jon Bienzobas presoa 11 orduz espetxean odola galtzen egon zen. Sudurreko odol jario soil batek hilzorian jarri zuen, espetxezainek artatzeari uko egin, eta ia odolustuta eraman zuten ospitalera.

Bi senidek Poliziaren jazarpena salatu zuten. Enara Rodriguezek salatu zuen Logroñoko kartzelan (Espainia) anaia bisitatu ostean jasan zuela Poliziaren jazarpena; Izaro Arruartek, berriz, Tenerifen (Espainia) oporretan zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.