Arartekoak dioenez, gaur egungo kartzela politika aldatu behar da: “Egungo kartzela sistema XIX.mendekoa da eta egokitu egin behar da. Espetxe zigorraren ordezko neurriak bultzatu eta zabaldu behar dira” dio Lamarkak. Aiala Olarte ikerketaren egileak adierazi duenez komunitatearen aldeko neurri horiek aparteko erakunde batek bultzatu behar ditu, eta Eusko Jaurlaritzak eta espetxeetako zuzendaritzek ez dute eskurik sartu behar.
Katalunian ezarrita dago jada sistema hori, eta EAEn delitugilea adingabekoa denean aplikatzen da sarrien. Gazteen kasuan, gizarte lanetan aritzeko zigorraaskoz gehiago erabiltzen da helduen kasuan baino, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian. Izan ere, adingabean kasuan eskumea Eusko Jaurlaritzarena da, eta helduen kasuan,espetxe politikaren inguruko eskumena Espainiako Gobernuak du. Kartzela zigorraren alternatiba ezartzeko, baina, borondate politikoa ezinbestekoa dela dio Olartek.
EUSKAL HERRIA
Espetxe zigorraren ordez gizarte lanak defenditu ditu Arartekoak
Kartzelaren ordezko aukeren inguruko azterketa aurkeztu du gaur EAEko Arartekoak. Txosten horretan, kartzela zigorraren ordez gizarte lanak proposatzen ditu Arartekoak. “Kartzela zigorraren ordezko neurriak bultzatu eta zabaldu behar dira”, adierazi du Iñigo Lamarkak. Bizkaian eta Araban aplikatu izan da hori, baina Gipuzkoan inoiz ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu