15:00ak inguruan irten da Darocako espetxetik (Espainia) Juan Ramon Rojo irungo presoa. 1992. urtean atxilotu zuten, eta irteera eguna 2012ko abenduaren 3rako finkatua bazuen ere, 197/2006 doktrina aplikatu zioten, zigorra 2022ra arte luzatuz.
Espainiako Auzitegi Nazionalak bi aldiz aztertu du Rojoren askatasun eskaera, eta plenoan egindako bi bozketetan, berdinketa izan da. Hori dela eta, Eztabaida Aretora pasa zuten auzia, eta gaurko gai ordenan zegoen iragarrita. Auzitegiko iturriek jakinarazi duenez, hamar epailek bozkatu dute aske uztearen alde, eta zortzik aurka. Senideek jakinarazi dutenez bidean da jada Rojo. Etxerat-ek ongietorria eman dio, eta "besarkada handi bat" haren senideei.
Lehen omenaldia Irungo Mosku plazan 20:30ean egingo diotela azaldu dute haren lagunek.