Emakumeen kontrako indarkeria

Espetxean da Gasteizen bikotekidea jotzeagatik atxilotutako gizonezkoa

Etxera iritsitakoan hitzik esan gabe bikotekidea jotzen hasi zen gizonezkoa. Emandako bultzada baten ondorioz, biktima atzera erori, eta buruan zauri larri ditu.

2008ko abuztuaren 13a
17:42
Entzun
Gasteizko Epaitegiak 44 urteko gizonezkoa espetxera bidali du bere bikotekidea jotzeagatik. Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasoa bikoteak Gasteizen duen etxean gertatu zen. Beren esanetan, gizonezkoa etxera iritsi eta hitzik esan gabe bikotekidea jotzen hasi zen.

Erasoan biktima atzeraka erori zen eta burua altzari batekin ireki zuen. Ondorioz anbulantzia batek joan behar izan zuen biktimak zituen zauri larriak artatzera. Behin emakumea ospitalean zela bikotekidea salatu eta atzo gauen atxilotu zuen Ertzaintzak 44 urteko gizonezkoa Arroiaben (Araba). Orain espetxean da bikotekidea jotzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.