Ibon Gogeaskoetxea, Beñat Aginagalde eta Lorenzo Aiestaran espetxean sartu ditu Parisko epaileak, ETAko kide direla egotzita. Frantziako Poliziak igandean atxilotu zituen, Normandian, Cahan herriko etxe batean. Besteak bestek, bi pistola eta errebolber bat atzeman zizkieten, Poliziak zioenez. Atzo eraman zituzten epaileareangana, gehieneko atxilotze epea agortu ondoren, eta Fiskaltzak kartzelan sartzeko eskatu zuen.
Gogeaskoetxea (Gernika-Lumo, 45 urte) Villepinteko espetxean sartu dute, Aginagalde (Hernani, 26 urte) Fleurykoan eta Aiestaran (Lezo, 53 urte) Nanterrekoan.
ETA erakunde armatuko buruzagitzakoa izatea leporatzen diote Gogeaskoetxeari. Polizia iturriek diote 1997an egin zuela ihes etxetik, Bilboko Guggenheim Museoaren inaugurazioan Espainiako erregea hiltzen saiatu ondotik. Aginagalderi 2008an Arrasaten Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia eta Azpeitian Inazio Uria enpresaburua hil izana leporatzen dio Poliziak, eta iazko martxotik omen zegoen sasian. Aiestaran, luzaro Venezuelan bizi izan ondoren, Frantziara joan berria litzateke, Poliziaren arabera.
atxiloketak
Espetxean sartu dituzte Gogeaskeotxea, Aginagalde eta Aiestaran, ETAko kide jota
Igandean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, eta atzo eraman zituen Parisko epailearen aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu