Espainiako Auzitegi Nazionalean Segi gazte erakundeko kide izatea egozten zaien bost gazteren aurkako epaiketa egiten ari dira eta gaur horietako bi espetxera bidali dituzte, ihes egiteko arriskua dutela diolako fiskaltzak. Epaileak fiskaltzaren eskaria aintzat hartu du eta Eneko Aizpuru eta Garikoitz Mujika kartzelaratu egin ditu.
Izan ere, Segiko auzi horretan sei dira akusatuak baina bost agertu dira epailearen aurrera. Horietako bat, Oier Oa, ez da epaiketara joan beraz, hura bilatu eta atxilotzeko agindua emana du epaileak. Aizpuru eta Mujika kartzelaratzeko erabakia "kasu berdina ez errepikatzeko" hartu dutela dio fiskaltzak.
Defentsak atxilotzeko aginduaren kontra agertu da, bi gazteek orain arte ezarritako baldintzapeko neurri guztiak bete dituztela argudiatuta. Bost gazteak, epaiaren zain daude. Atzo fiskaltzak akusatu guztientzat orain arte egiten zuen hamar urteko zigor eskaera zazpi urtera jaitsi zuen.
20:00etan mobilizazioa eginen da Lazkaon espetxeratzeak salatzeko.
politika
Espetxera bidali dituzte Segikoak izatea egotzitako bi gazte, ihes egiteko arriskua dutela iritzita
Eneko Aizpuru eta Garikoitz Mujika dira Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiz kartzelaratu dituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu