Iazko abenduaren 14an Burlatan (Nafarroa) emakume bati tiro egin zion gizona behin-behinean kartzelatzeko agindua eman du epaileak. Lesio delitua eta tratu txarrak leporatu dizkio gizonari. Inputatua erietxean da, bere buruaz beste egiten saiatu baitzen.
Gainera, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu indarkeria matxistari lotutako delituak egotzita. Donostian, 42 urteko gizon bat atzeman zuten herenegun, bikotekide ohiarengandik urruntzekoagindua urratzeagatik. Bestea Sestaon (Bizkaia) eraman zuten preso, atzo; bikotekidea jo zuelakoan atxilotu zuten. Bestalde, Gasteizko Auzitegiak urruntzeko agindua ezarri dio 51 urtekogizon bati, 83 urteko izebari tratu txar fisiko eta psikologikoak emateagatik.
Espetxera bidali dute iragan abenduan emazteari tiro egin zion gizonezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu