atxiloketak

Espetxeratu egin dituzte aurreko astean Frantzian atxilotutako laurak

Zobaran eta Saez La Santeko espetxean sartu dituzte preso, eta Labaka eta Oroz, Fresnesen.

2011ko martxoaren 15a
15:30
Entzun

Epailearen aurretik pasa ondoren, gaur gauerdian espetxeratu egin dituzte aurreko astean Frantzian atxilotutako ustezko ETAko lau kideak. Zobaran eta Saez La Santeko espetxean sartu dituzte preso. Labaka eta Oroz, berriz, Fresnesera eraman dituzte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna adierazi die lau atxilotuei, eta euren senide eta lagunei. Ohar batean Frantziako eta Espainiako gobernuak prozesu demokratikoan aurrera egietko urratsak egitera deitu ditu, eta horien artean "atxiloketa oro gelditzea" dagoela esan du.

Euskal Memoriaren Fundazioaren datuak aipatuz, AAMk salatu du arrazoi politikoengatik 50.000 euskal herritar atxilotuak izan direla azken 50 urteotan. "Gure herriko historia hurbilean errepresiorik ankerrena erabili dute estatuek, zapalkuntzaren aurrean Euskal Herriaren independentziaren alde altxatu diren militanteen aurka. Errepresio modu ankerrenak indarrean dituzte oraindik orain,  eta hori erakusten du azken atxiloketek, tortura kasu larriek, espetxeetako gertaeren edo euroaginduen aplikazio masiboak".

Lau atxilotuen espetxeratzea salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du AAMk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.