Bilbon labanaz zauritutako emakumea Basurtuko Ospitalean dago, larri, baina medikuek esan dute bere bizitza ez dagoela arriskuan. Bikotekide ohiak sartu zion labana ustez, eta gizona bart gauean espetxeratu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuan Sailak jakinarazi duenez.
Labankada 10:00etan sartu zioten emakumeari. Pertsona batek ikusi zuen emakumea kalean odolez eta zauria zuela, eta kalean zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat ohartarazi zuen. Emakumeak ertzainari azaldu zionez, bikotekide ohia izan zen erasotzailea. Anbulantzia iritsi eta ospitalera eraman zuten berehala emakumea.
Ertzaintza ohartarazita, susmagarriaren bila hasi ziren, eta Uribarri auzoko lonjaren inguruan aurkitu zuten. Atxilotu, eta epailearen aurrera eraman zuten. Epaitegian egin beharrekoak eginda, gauean Basauriko espetxera eraman zuten.
Gasteizen, berriz, 32 urteko emakumezko bat atxilotu du udaltzaingoak bikotekideari eraso egiteagatik. Gizonak eman zuen abisua, esanez bikotekideak labanaz eraso egin ziola. Emakumezkoa gaur eraman dute epailearen aurrera.