Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak espetxera bidali du Imanol Gonzalez, joan den asteartean Balmasedan atxilotutako gaztea. Ertzaintzak atxilotu zuen Gonzalez, martxoaren 29ko greba egunean autobus bati eraso egin izana egotzita. Ezker abertzaleak, ordea, atxiloketa politikoa izan dela salatu zuen, eta jakinarazi zuen Poliziaren jazarpen ugari jasaten ari direla azken hilabeteetan. Inkomunikatua izan duten aldian «tratu zuzena» jaso duela esan du Gonzalezek epailearen aurrean, baina salatu du senideak atxilotzearekin mehatxatu dutela.
Jon Igor Urresti gaur pasatuko da Javier Gomez Bermudez epailearen aurretik. Asteazken gauean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Ondarroan (Bizkaia), ETAri laguntzea egotzita. Inkomunikatuta eduki dute Urresti ere atxilotu zutenetik, eta Torturaren Aurkako Taldeak salatu zuen torturak jasateko arriskuan dela Espainiako Poliziaren aldetik.
Espetxeratu egin dute Imanol Gonzalez, Ruz epailearen aurretik igarota
Gaur deklaratuko du Auzitegi Nazionalean Jon Igor Urrestik, hiru egun inkomunikatuta eman ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu