Gizon bat atxilotu zuten Iruñeko Arrotxapea auzoan igande gauean, ustez anaia aizto batekin hil zuelako. Gaur, berriz, hura behin-behinean eta bermerik gabe espetxeratzeko agindua eman du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.
Larrialdi dei bat jaso zuten udaleko poliziek igande gauean. Gertaeren lekura iritsi zirenean, 40 urteko gizon bat ohean botata antzeman zuten, bularrean zauria zuela. Anbulantzia bertara joan eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, baina han bertan zendu zen.
Erasoa izan zen etxebizitzan, hildakoaren anaia eta aita zeuden: anaia atxilotu zuen Poliziak, ustez berak hil zuelakoan anaia. Gaur espetxeratu dute.