Presoak

Espetxeratuta 30 urte beteko ditu laster Jose Mari Sagardui 'Gatza'-k

Hala ere, ez dute aske utziko, ihes egiteko saio bategatik eta funtzionario batekin izandako liskarragatik jarritako zigorrak ere betearazi nahi baitizkiote. Presoaren abokatu eta hurbilekoek salatu dute bizi arteko espetxe zigorra indarrean den herrialdeetan ere ez dela halako kartzelaldi luzerik betearazten. Uztailaren 3an manifestazioa egingo dute Zornotzan aske utz dezatela eskatzeko.

2010eko ekainaren 26a
16:43
Entzun
Datorren uztailaren 8an 30 urte beteko dira Jose Mari Sagardui Gatza preso zornotzarra atxilotu zutela. Harrezkero, espetxean daukate, eta haren abokatu, senide eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek gaur Bilbon salatu dutenez, Europa guztian kartzelan denbora gehien daraman preso politikoa da. Hain zuzen ere, bizi arteko espetxe zigorra indarrean den estatuetan ere (Frantzian edo Alemanian, kasu), ez dela halako espetxealdi luzearik betearazten azpimarratu dute, aitzitik, 15 urteren buruan zigorra berrikusten dela.

Aldiz, Espainian, bizi arteko espetxea indarrean ez egon arren euskal presoei aplikatu egiten zaiela iritzi diote, eta Sagardui dela horren adibide. Alfonso Zenon abokatuak azaldu duenez, iazko abuztuaren 12an kalean behar zuen Sagarduik, presoen ohiko zigor murrizketei esker, baina Auzitegi Gorenaren doktrina aplikatuta bertan behera laga zizkioten murrizketak.

Orain, kartzelan 30 urte betetzear dela, beste bi zigor betearazi nahi dizkiote, biak espetxean zela jarritakoak: bat ihes egiteko saio bategatik ezarritakoa, eta, bestea, funtzionario batekin izandako liskarragatik. Hori dela eta, hilaren 30ean Granadako epaitegira joko dute, Sagardui libre utz dezatela eskatzera, epaitegi hura izan baitzen zigorra jarri zion azkenekoa, eta, horrenbestez, aske uzteko eskumena duena. "Ez dauka inolako zentzurik 91ko eta 96ko zigor batzuk betearazi nahi izateak, Espainian ere baliogabe geratzen baitira zigorrak", agertu du abokatuak. "Uste dugu nazioarteko legediak,Espainiakoak, eta zigor zuzenbidearen oinarrizko printzipioen araberako edozein irakurketak, eramaten gaituela ulertzera betearazi nahi den bezalako30 urtetik gorako zigor bate logika juridiko guztitik kanpo dagoela, zuzenbidearen logikatik kanpo".

Uztailaren 3an manifestazioa egingo dute Zornotzan Sagardui libre utz dezatela eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.