Estatu Batuen Parisko enbaxadan aski ongi ezagutzen duten informatzailea

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Jean-François Ricard fiskala«terrorismo islamista» ikertzeko instrukzio epaileen taldeko kide izan zen iraganean. Gutxik zekiten, ordea, AEBen Parisko enbaxadaren informatzaileetako bat zela. Hori oraintsu jakin da, Wikileaksek argitara eman dituen paperetan agertzen baita (http://cablegate.wikileaks.org/cable/2006/03/06PARIS2069.html eta http://cablegate.wikileaks.org/cable/2005/03/05PARIS1807.html). Eta enbaxadan estimu handian zeukaten Ricarden informazioa, Frantziaren eta AEBen harreman diplomatikoak izoztuta zeudenean ere, isilpeko sumarioen berri ematen zien eta. Ez hori bakarrik, Ricard harro zegoen epaile talde horrek zituen pribilegioengatik, susmopean, frogarik gabe, atxilotu eta epaitzeko ahalmena zuten eta. Abokatuek eta auzipetuek hainbat aldiz gogorarazi diote Ricardi iragan jakin berri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.