Inkesta egin dietenen artean,gizonak dira kontserbadoreenak, eta emakumeak berriz, liberalenak.
Bestalde, galdetutako pertsonen %46k euskalduntzat eta estatubatuartzat dute euren burua; %20 ordea, estatubatuar baino areago euskaldun sentitzen dira.
Gazte hauek Euskal Herrira etorri ohi dira, hau hainbat arrazoirengatik erabakitzen dute: gehienak familia bisitatzera etortzen dira. Beste batzuk, berriz, kultura ezagutzera, ikasketa kontuengatik edo euskara ikastera.
AEBetako euskaldunak
Estatu Batuetako euskal gazteen %38ak kontserbadoretzat du bere burua
Estatu Batuetan bizi diren 166 euskal gazteri inkesta bat egin die NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeak. Inkestaren datuak Gasteizen aurkeztu dituzte Euskal Gizataldeen III. Batzarrean.Datuen arabera, %38k kontserbadoretzat dauka bere burua, %21ek liberaltzat eta %35ek moderatutzat. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak parte hartu du gaur batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu